Logo-Ondare-SVG-negro

Begoñako basilika

Logo-Ondare-SVG-negro

Begoñako Andra Mariren basilika

Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindaria da. Bere Basilika Bilboko punturik altuenean dago kokatuta. Eliza Sancho Martínez de Aregoren obra izan zen, eta Ama Birjina XVI. mendeko hasieran agertu zen leku berean eraiki zuten.

Basilika gotiko berantiarrekoa da, eta portada nagusia, garaipen arkuko ale errenazentista ederra.

Elizak zeukan erretaula barrokoa lehen Karlistaldian desagertu zen, eta gaur egungoa jarri zen haren ordez, isabeldar estilokoa. Begoñako Ama Birjinaren egur polikromatuko tailu gotiko bat dauka buruan. Kanpandorrea, betalde, XX. mendearen hasierakoa da.

Urriaren 11n, Ama Birjinaren egunean, Begoñako dantzariaren omenezko erromeria alaia ospatzen da. Horretan, kontzertuak, kalejirak, haurrentzako jarduerak, dantza-alardeak eta herri-kirol erakustaldiak eskaintzen dira.

Antolatu zure bisita Begoñako Basilikara

Recurso 12

Begoñako Ama Birjinaren kalea, 38

Recurso 9

94 466 79 79

Recurso 13

Astelehenetik larunbatera:

  • 10:00etatik 20:30etara.

Igandeetan:

  • mezen ordutegian soilik.
Recurso 11

Sarrera dohain

Recurso 10

Metroa + Igogailua:

  • Alde Zaharra geldialdia

Autobusa:

  • 3 eta 30 lineak.

Oinez, Begoñako 323 eskailera-mailak igoz.

Begoñako Basilikaren kokapena