Bizkaiko erretaulak
Bizkaiko erretaulak
Webgune honetan, Eusko Jaurlaritzak beren berezitasun, interes eta adierazgarritasunagatik monumentu izendatu dituen 47 erretaulez goza dezakegu.
Bizkaiko kapera, eliza eta komentuetan daude, eta gure ondarearen benetako altxor artistikoak dira. Artelan konplexuak dira, non arkitekturak, eskulturak eta pinturak osotasun bat osatzen duten. Garai bateko pentsamolde erlijiosoaren erakusgarri dira, baina, horrez gain, dokumentu historikoak ere badira. Izan ere, erretaulek Bizkaiak Amerikarekin eta Europarekin partekatzen dituen gizartea, ekonomia, lan egiteko moduak, gustu artistikoak edota merkataritza-harremanak hobeto ezagutzeko aukera ematen digute.
Zure Bizkaiko erretaulen bisita antolatu
Begoñako Andra Mari 38, 48006 Bilbo
94 466 79 79
Idazkaritzako ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik 14:00etara arte.
Ostiralean: 8:00etatik 14:00etara arte.
Udako ordutegia:
(Ekainaren 15etik irailaren 15era)
Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik 14:00etara arte.
Bizkaiko erretaulen kokapena