Elizbarrutiko Artxiboa
Bizkaiko Elizaren Artxibo Historikoa
Bere eginkizun nagusia Bilboko Elizbarrutiko Ondare Historikoa zaintzea eta zabaltzea da.
Bilboko Gotzaindegiaren eta hala eskatzen duen elizbarrutiko beste edozein erakunderen jatorrizko agiriak gordetzen ditu.
Gainera, zure genealogia osatzeko aukera ematen du. Artxiboak 1501 eta 1900 bitartean Bizkaian bataiatu, ezkondu eta hildako pertsonen erregistroen datu-basea eskaintzen du, Bizkaiko parrokietako sakramentu-liburuetan agertzen diren datuekin. Datu-base hori Ikerketa Aretoan kontsulta daiteke, eta, gainera, irudi digitalizatuak edota originalak ikus daitezke (1900. urtetik aurrera).
Antolatu zure bisita Elizbarrutiko Artxibora
Astelehenetik ostegunera, goizez, 9:00etatik 14:00etara.
Astelehen eta astearteetan, goizez eta arratsaldez, 9:00etatik 18:00etara [a partir del 17-02-2020]
Ostiralean itxita publikoarentzat
Egiaztatu erabilgarritasuna 944062493 telefonora deituz.
Beharrezkoa da aurretiazko hitzordua eskatzea.
Abuztuan artxiboa itxita dago publikoarentzat.
Orokorra 3 €:
- Helduak
Murriztua 1,5 €
- Jubilatuak 65+
- 25 urte arteko ikasleak
- 10 pertsonatik gorako taldeak
Ordainketa
- 12 urtetik beherakoak
- Asteartea, Museoaren eguna
Kokapena Elizbarrutiko Artxiboa