Ondaregure
Ondaregureri buruz
Ondareguren kultura- eta erlijio-turismoan adituak gara. Bizkaiko ondare historiko, artistiko eta espirituala hedatzeko eta baliosteko konpromisoa dugu.
Historia, artea, tradizioa eta memoria kolektiboa lotzen dituzten esperientziak diseinatzen ditugu, bisitariak eta tokiko komunitateak gure kultura-nortasunaren funtsezko parte den ondarera hurbilduz. Ibilbide, bisita gidatu eta jarduera kulturalen bidez, gure lurraldea beste modu batera ezagutzera proposatzen dugu: hurbilagoa, humanoagaoa eta gure ondarearen jakitunagoa den ikuspegi batetik.
Helburuak eta balioak
Tokiko erlijio-ondareari balioa ematea
Ondare erlijiosoa gure kulturaren eta oroimen kolektiboaren elementu bizia bat bezala ulertzen dugu. Horregatik, hori gordetzeko, zabaltzeko eta herritarrei hurbiltzeko lan egiten dugu, gizarte-kohesioa, belaunaldien arteko elkarrizketa eta gure ingurunean kultura-sustraitzea